ERROIZ da...
Lantziego herrian gaude, herriaren erdigunetik gertu. ERROIZ Arabako Errioxako olio-dolare modernoa da.
Erroiz olio-dolarean kalitatezko oliba-olio birjina estra ekoizten dugu. Guk, oso hedatua ez egon arren bere zapore biziagatik ezaguna den Arroniz barietateko olibak prozesatzen ditugu, gordinik kontsumitzeko oso aproposa. Hori dela eta, gure jardueraren ardatza mota horretako oliorik onenak lortzea da.
Etxeko eta Arabako Errioxako nekazarien olibak bakarrik prozesatzen ditugu, batez ere gure herriko olibarien olibondoenak. Bilketaren eta prozesatzearen unea zainduz, arroniz barietateko oliba-olio birjina estrak egitea lortu dugu, kalitatea kantitatearen gainetik jarriz..
Ahoan olio orekatuak, usain bizikoak eta ezaugarri organoleptiko bikainak dituztenak, polifenoletan aberatsak, mingainean eta ahosabaian pikante ikutu atsegina eskaintzen dutenak.
Erroiz olioa aukeratzean, Euskal Herriko olibaren inguruko biodibertsitatea mantentzen eta sustatzen laguntzen ari zara.
Eskualde baten garapen ekologikoari eta ekonomikoari laguntzen ari zara, bai eta olibondoari eta olioari lotutako bizi-kultura osoari eusten ere.
Bere lurraldean eta bere lurretik bizi nahi duen familia batek egindako lana saritzen duzu, mendeetan arbasoek zaindutakoa jaso duen zerbait eginez.
Gure olioa bizitza ulertzeko modu baten emaitza da, uste dugu beste mundu bat posible dela. Gure asmoa ez da olio marka handiekin leihatzea.
Guk bakanak eta desberdinak bihurtzen gaituzten beste ezaugarri batzuk ditugu: gure Arroniz barietatea, gure olibondo sail txikiak, gure bilketa- eta lan- prozedurak. Horrek guztiak Erroiz olioa olio zaindua, zintzoa, artisaua, bakana, osasuntsua eta goi mailako elikagaia izatea eragiten du.
Kalitatea kantitatearen gainetik jartzen dugu. Bai, txikia izatearen abantailak dira.

Euskal Herriko olibondoa
Ebro ibaiaren eta Kantauri mendilerroaren mendi ahaltsuen artean zabaltzen den hegal malkartsuan, daude, denborari muzin eginez, Arroniz izenez ezagutzen diren olibondoak.
Txikiak bezain gogorrak, bere anai-arraben arerio nagusiak diren iparraldeko hotzei eta hegoaldeko lehorteei egokitzen jakin dutenak.