OLITURRI, Erroiz dolarearen sorkuntza berezi bat da. Bertako Araba Errioxako betiko Arroniz oliba barietatearekin sortutako olioa. Lantziegoko herriko olibak bakarrik erabiliz, olio honek “los manantiales” izeneko lurzail batetatik  hartutako olibak erabiltzen ditu gehienbat. Lurzailak berak ematen dio izena olioari, ura emateaz gain olio iturri ere bait da bera. 5000m² baino gutxiago duen eta bakarrik 80 olibondo dituen lurzail honetan, hain dira zaharrak olibondoak, ezinezkoa zaigula olibondoen adina jakitea. 

Heldutasun momentu egokienean jaso eta gero, 12 ordu baino gutxiago pasatzen dira bere olibak olio bihurtzeraino. Lanketa honi eta 22 gradutik bera egiten diogun konbertsioari esker lortzen dugu Oliturri sortzea. Arroniz barietateak berak dituen propietateak eta sortzeko aipatu ditugun pausuak erabiliz olio honek freskotasuna du ezaugarri nagusitzat. Mingots leun eta pikante puntu atsegin batekin, olio honek oliba berdeen izaera propioa du, kasu honetan ARRONIZ barietateari esker bakarra munduan.