Familia-enpresa txiki baten ilusioak, gozotasuna eta artisau-lanak eman dezaketen fruitua
2000 urte atzeragotik datorren olibaren gaineko euskal kulturaren oinordetza. Duintasunez ordaindutako produktua eta biltze-eskulana. Hotzean egindako erauzketa, 24ºtik beherako tratamenduaz. Dekantazioz, lan eta pazientzia handiz garbitutako olioa.
Inguruko kulturarekiko elkartasuna. Lurrarekiko eta gure lanarekiko maitasuna… gure lurretik zure olioa.


Euskal Herriko
olioa
Agian, euskal gastronomiaren produkturik ezezagunena da, gure altxor ezkutua.

Arroniz izenez ezagutzen diren olibondoak
Ziklo naturala errespetatuz, naturarekin orekan eta kalitatea lehenetsiz.

Urtetik urtera hobetutako teknikak
Urtetik urtera hobetutako teknikak eta teknologiak erabiliz, munduko oliorik onenak lortu ditugu.









