Oleoturismoa ardo-lurretan
Mahatsondoaren Arabako Errioxako anaia zaharra: OLIBONDOA.
Belaunalditan, sustraituago edo ahaztuago, fruitu ederra eta zuku gozoa eman digun lagun ixila. Askoren esanetan URRE BERDEA
ERROIZ olio-dolareak Arabako Errioxako olibondoaren historian murgiltzera gonbidatzen zaitu. Zatoz gurekin, eta ezagutu ezazu olibondoaren eta olioa egiteko moduen bilakaera bertatik bertara..
Goza ezazu ARRONIZ barietateko gure betiko olioaz!

Gure bisita eta dastatzea
Arabako Erroioxa ezagutu nahi daduzu eta olioaren inguruan egun ahaztezin bat bizi nahi baduzu, zatoz gugana. Bisitan ikusiko duzu:

1.
Ehun urtetik gorako olibondoak dituen olibadia bisitatu.

2.
Lantziegoko olio-dolare zaharra bisitatu.

3.
Lantziegoko ERROIZ olio-dolare berria ezagutu.

4.
Hainbat olioren dastaketa.

5.
Pintxo landuen dastaketa.
ERROIZ ezagutu
Oliba-olioa Arabako Errioxako produktu tradizionaletako bat izan da, eta bertako biztanleek asko estimatzen dute.
Horregatik, gure lurrak ehun urtetik gorako olibondoz inguratuta daude, gure bailaretako muinoak apainduz. Gaurkoan olibondo hauetako batzuk ikusiko dituzu, euren historia eta gure barietatearen, Arroniz olibaren, ezaugarriak ezagutuko dituzu.
Hala ere, olibak ez lirateke hain garrantzitsuak izango horiekin olioa egiteko dugun gaitasuna ez bagenu. Prozesu hori etengabe garatzen ari da, eta Lantziego dugu prozesu horren lekuko bizia. Hor dago gure herri-dolarea, XIX. mendeko dolarea, gaur gaurkoz olioa egiten jarraitzen duen azken dolare zaharra. Historiaz, usainez eta tradizioz betetako olio-dolarea.
Azkenik, modernitatera egingo dugu jauzi, gure oliba-olio birjina estrak ematen dituen urratsak ezagutzeko azken belaunaldiko dolare batera. Elaborazio modu zaindua urrats guztietan, oliorik onenak lortzera bideratutako urratsak.
Bisita amaitzeko, oliba-zuku onenaz gozatu ahal izango duzu, olio berezienak bereizten eta estimatzen ikasten duzun bitartean.



