ERROIZen olioetan aurkituko duzu…
Familia-enpresa txiki baten ilusioak, gozotasuna eta artisau-lanak eman dezaketen fruitua. Arroniz oliba berdearen freskotasuna, pikante puntu gozoa eta mingostasun arina.
Une egokienean eskuz jasotako olibaren ezaugarriak. Arroniz olibak duen polifenol eta bitamina kantitate handia.
2000 urte atzeragotik datorren olibaren gaineko euskal kulturaren oinordetza. Duintasunez ordaindutako produktua eta biltze-eskulana. Hotzean egindako erauzketa, 24ºtik beherako tratamenduaz. Dekantazioz, lan eta pazientzia handiz garbitutako olioa.
Inguruko kulturarekiko elkartasuna. Lurrarekiko eta gure lanarekiko maitasuna…
... gure lurretik zure olioa.

Gure olioa bizitza ulertzeko modu baten emaitza da.
Gure olioa bizitza ulertzeko modu baten emaitza da, beste mundu bat posible dela uste baitugu.
Gure asmoa ez da olio marka handiekin leihatzea. Guk bakanak eta desberdinak bihurtzen gaituzten beste ezaugarri batzuk ditugu: gure Arroniz barietatea, gure olibondo-sail txikiak, gure biltze-baldintzak eta lan prozedurak. Horrek guztiak Erroiz olioa olio zaindua, zintzoa, artisaua, bakana, osasuntsua eta goi mailako elikagaia izatea eragiten du.
Datu tekniko esanguratsuak
Polifenolak
Oliba-olioa polifenoletan oso aberatsa den elikagaia dugu, bereziki biltze-sasoiaren hasieran ekoiztutakoa, zeinetan Arroniz barietateak ohiko 200 mg/kg gainditzen duen.
Antioxidatzaileak
Polifenolak ezaugarri antioxidatzaileak dituen ezinbesteko mantenugaiak dira eta gaixotasun kardiobaskularren arriskua murrizten dute.
Azidotasuna
Gure olio guztiek 0,2tik beherako azidotasuna dute.
Arabako erriozako oliba-olio birjina estra hartzearen onurak
BIHOTZ osansutsua
Oliba-olio birjina estraren azido oleikoak, bere osagai anitzei esker, odol presioa murrizten laguntzen du, arteroesklerosia prebenitzen du, eta bihotzekoetatik babesten du.
Halaber, odoleko kolesterola kontrolatzen laguntzen du, LDLa bereziki, “kolesterol txarra” moduan ezagutzen duguna.
GARUN argia
Oliba-olioaren osagaietako bat “Oleocanthal”a da. Oleocanthalak Alzheimer gaixotasunean zerikusia duen garuneko beta-amiloide aminoazidoa kanporatzeko balio duten bi proteinen eta entzima garrantzitsu batzuen ekoizpena handitzeko gaitasuna du.
ADINTZEA bizia da
Oliba-olio birjina estraren polifenolek eta gantz moninsaturatuek, berezko dituzten ezaugarri antioxidatzaileek dakarkiguten onurez gain, artritis erreumatoidearen garapena eta hezur-masaren galera mantsotzen dute.
Bakarrik Arabako Errioxan bildutako olibekin egiten dugu gure olioa
ERROIZen bakarrik Arabako Errioxan bildutako olibekin egiten dugu gure olioa.
Mendetan ekoiztutako olioa, orain merkatura zabaldu ahal izan dugu, egun erabili ahal ditugun teknologia modernoei, dolarean erabilitako lan-moldeari eta fruitua heltze-une egokienean jasotzeari esker. Horrela lortzen dugu oliorik berezienak egitea.
Zatoz eta ezagutu ezazu Arabako olioa. Harrituko zaitu!








